lunes, 31 de mayo de 2010

EKINTZAK / ACCTIVIDADES


TXIKIENTZAT / PARA LOS "TXIKIS"
Ekainaren 11an(ostirala)17:30etan / El 11 de junio(viernes)a las 5:30
OPORRAK PRESTATZEN
Azken eguna denez, oporrak prestatzea proposatzen dugu. Horretarako umeek oporretara eramaten dituzten gauzez gain edo maletan sartzen dituzten gauzen artean liburu bat ere sar dezaketela azalduko diegu, abentura ezberdinekin gozatzeko edota irudimenarekin bidaiak egiteko, oporrak modu onean igarotzeko plana proposatuz.
Haurrek zeri buruzko irakurketa nahiko lukete oporretan esan beharko digute, edo besteei ideiaren bat emateko, kurtsoan zehar zein izan den irakurri dituzten liburuen artean gehien gustatu zaiena, behar bada beste haurrek gomendaturikoak aukeratuko baitituzte udan irakurtzeko. Pertsonaia ezberdinei buruz ere hitz egin ahal izango dugu.
Liburua edo pertsonaia aukeratu ostean, oihalezko mahai zapitxo bana emango diegu. Hauek oihalean margotzeko errotulkiekin apainduko dituzte, aukeraturiko marrazkia irudikatuz: liburu bat, pertsonaia bat etab.
Bukatu ondoren, mahai zapitxoak mahai baten gainean jarriko ditugu eta agurtzeko askaritxo bat antolatuko dugu. Amaitu aurretik, haur bakoitzak bere mahai zapitxoa batu eta etxera eraman ahal izango du, horrez gain ere, argitaletxeren batek haurrei egindako detailetxoren bat ere jasoko dute.
ANIMA ZAITEZ
PREPARANDO LAS VACACIONES
Como es el último dia antes de las vacaciones jugaremos para que los niños aprendan que se pueden llevar un libro en la maleta igual que llevan el bañador o la toalla para irse de vacaciones,que un libro puede ser una aventura fantastica, que nos acompaña tambien durante las vacaciones de verano.Eligirimos los libros que más nos hayan gustado,los que nos recomiende un amigo etc.Ademas haran bonitos dibujos de sus personajes o libreos favoritos en un trocito de tela que pueden utilizar como servilleta y que se llevaran a casa como recuerdo.
AH !! y terminaremos con merendola y alguna sorpresa....
OS ESPERAMOS

No hay comentarios:

Publicar un comentario