miércoles, 9 de junio de 2010

HILERO

Jon Mirande Aiphasorho (Paris, 1925eko azaroaren 10 - Paris, 1972ko abenduaren 28) euskal idazlea izan zen, XX. mendeko olerkari esanguratsuenetakoa.
Parisera lanera joandako zuberotarren semea zen; ama Marie Aipharsoro Sohüta Xarokoa eta aita Jean Mirande Garindainekoa. 1923an jaiotako ahizpa bat zuen. Batxilergoa ikasi eta gero, 1944an Frantziako Finantza Ministerioan hasi zen itzultzaile lanetan, eta ogibide bera bizitza osoan mantendu eta gorrotatuko zuen. Ez zuen inoiz lanpostuan gora igotzeko asmorik azaldu eta bere aisia literaturari eta bidaiatzeari eskaintzen zion.
Gurasoek Parisera ailegatu zirenean apenas zekiten frantsesez; Mirandek ordea, ez zuen
euskara ama-hizkuntza moduan ikasi. Hogei urterekin hartu zuen euskaraz ikasteko erabakia,
eta harrez geroztik gurasoekin beti zubereraz mintzatu zen; euskalki gehienak landu
zituen eta batuaren defendatzailea izan zen, sortu baino lehenago. Bere lehen idazlana
1948koa da, Gernika aldizkarian agertu zen. Urte berean Piarres Lafittek Eskualtzaleen
Biltzarrerako deitu zuen, baina geroago bien arteko harremanak mikaztu egin ziren, ideologia
desberdintasunak direla medio. 1956an Arantzazuko santutegian Euskaltzaindiak antolatu zuen Gerraosteko lehen batzarrean esku hartu zuen.
HAUR BESOETAKOA
Nobelaren argumentuak 30 urteko gizon baten eta 11 urteko bere haur besoetakoaren
arteko maitasuna kontatzen du. Gizon horrek ez du gizarteak ezartzen dion debeku araua
obeditu nahi, eta bere idealismoak horretatik ihes egitera darama. Neskatoarekiko dituen
maitasun harremanek gizartearekin eta sendiarekin haustera bultzatuko dute eta azkenean,
gizartearen iritzien presioak eta gizonarengan sortzen diren jelosia sentimenduekirtenbide
dramatikora eramango du bikotea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario