lunes, 12 de julio de 2010

HILERO

IDAZLE BAT / LIBURU BAT

BERNARDO ATXAGA
(José Izazu, benetako izenez)
Asteasun jaio zen,1951n
Ekonomia ikasketak
egin zituen Bilbon
eta Filosofikoak Bartzelonan.
Bere lehen lan literarioak
Euskal Literatura 72 antologian
argiratu zituen 1972an
Geroztik lan asko argiratu ditu
Garrantzitsuenak hauek:
Ziutateaz,Etiopia,,Obabakoak,Behi euskaldun baten memoriak
Gizona bere bakardadean
Zeru horiek,Hitz beste eginez,Lekuak Gernika.....
ZAZPI ETXE FRANTZIAN
"Chrysostome Liègek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi zen Afrikako bihotzera. Pakebote batek eraman zuen Anberesetik Matadira; trenak, Leopoldvillera; bapore ertain batek, Princesse Clementinek, Yangambiko postu militarrera (…)".Holaxe hasten da Bernardo Atxagaren nobela berria. Eten bat idazlearen ibileran, testu harrigarria alde askotatik.
Orain arte idatzi duenarekin zer ikusirik ez duela iruditu zait
Duintasunez kontatzen digu, gordintasun osoz, zer zen kolonialismo Afrikan eta nolakoak ziren bere protagonistak. Ironiaz azaltzen digu kolonilimoaren errealitatea (esplotazioa, kontrabandoa, neskatilen eta orokorrean, giza eskubideen bortxaketak,...).Ia 250 orrialde izan arren, labur gelditzen da liburua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario