martes, 2 de noviembre de 2010

ZINEA


Estreinatu berri den ‘Izarren argia’ filmak Saturrarango espetxean
milaka emakumezko presok jasotakoa kontatzen du.Horietako batzuk
bizirik daude oraindik eta ondo gogoratzen dute bertan gertatutakoa.
BARBARA GOENAGA,
Itziar Lazkano, Estibalitz
Gabilondo, Klara Badiola
eta beste aktore batzuk
Saturrarango espetxean preso egon
ziren hainbat emakumeren azalean
sartu dira egun karteleran dagoen
Izarren argia pelikula egiteko.
Hirurogei urte baino gehiago pasatu
dira ordutik, baina oraindik bizirik
daude kartzela horretan baldintza
penagarriak sufritu behar
izan zituzten hainbat emakume, eta
horien testimonioetan oinarritu
ziren Baleuko ekoizpen-etxekoak
film hunkigarriaren argumentua
idazteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario