viernes, 10 de septiembre de 2010

HILERO








IDASLE BAT / LIBURU BAT
UNAI ELORRIAGA (Algorta 1973)



Unai Elorriaga López de Letona (Bilbo, 1973ko otsailaren 14a) euskal idazlea eta itzultzailea da.
Bilbon jaio zen arren, txikitatik Algortan (Getxo, Bizkaia) bizi da. Euskal Filologian lizentziatua. Lau eleberri kaleratu ditu gaur arte.
SPrako tranbia. Elkar, 2001. Obra horrekin Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen. Saria lortu duen bigarren euskal idazlea da; Bernardo Atxaga izan zen lehenengoa. Eleberria 2008an zinemaratu zuten, Un poco de chocolate filmarekin.
"Van't Hoffen ilea". Elkar, 2003. Igartza Sariaren irabazlea.
"Vredaman". Elkar, 2005.
"Londres kartoizkoa da". Elkar, 2009.





Arratsaldero igotzen da Phineas, bere lagunekin, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten baitira herriko bi sarrerak batera: errepidea eta tren-geltokia. Itxaroten daude, izan ere, uda honetan iritsi beharko lukeen norbaiten zain.Erabat amaitu ez den diktaduraren ondorengo garai lanbrotsuan, krudelkeriaren oroitzapena jaso eta gorde nahi dute pertsonaiek, beren zauriak behingoz ixteko, tiraniaren zerbitzariek zirrikitu guztiak itxirik dituzten arren.Berrikuntza osoa eman dio Elorriagak bere obrari, bai gaiaren, bai idazkeraren aldetik, baina bere erroei eutsiz: itxurazko soiltasun guztiz landua, literatur lana erlojuaren doitasuna duen artefaktua ere izatea, gizon-emakumeen beldur eta sentimendu sakonetara heltzeko gaitasuna


Egia esan, ez dakit zer esan liburu honi buruz. Hasiera batean nahiko astuna eta errepikakorra egin zait baina gero, bigarren zatia heldu denerako, aitaren batean irakurri dut liburua. idatzi niri ere ez zaizkit asko falta izan liburua apalean bakean uzteko, baina behin beheraldi hori pasata oso erraza egin zait orriak irakurtzea.Uste dut bitan irakurri beharreko liburua dela







No hay comentarios:

Publicar un comentario