miércoles, 27 de octubre de 2010

BERRIAK

Jesus Mari Mendizabal eta Joxe Azurmendi, goian, eta Miguel Sanchez-Ostiz eta Patxi Zubizarreta, behean. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Joxe Azurmendirentzat Euskadi Literatura Saria euskarazko saiakeran
Patxi Zubizarretak, Jesus Mari Mendizabalek, Jokin Mitxelenak, Joxe Azurmendik eta Miguel Sanchez-Ostizek jaso dituzte Euskadi Sariak haur eta gazte literatura, itzulpena, ilustrazioa eta saiakeran.
Euskarazko haur eta gazte literaturan Patxi Zubizarretak eskuratu du Euskadi Literatura Saria, "Xia Tenzinen bidaia miresgarria" (Ibaizabal) lanarekin.
Euskarazko literatura itzulpenaren saria, berriz, Jesus Mari Mendizabalek jaso du, Horacio Quirogaren "Eguzki kolpea" (Alberdania & Elkar) itzultzeagatik.
Ilustrazioaren saria Jokin Mitxelenarentzat izan da, "Ipuin-kontalariaren lapikoa"n (Aizkorri) eginiko ilustrazioengatik.
Euskarazko saiakeran Joxe Azurmendi saritu dute, "Azken egunak Gandiagarekin" (Elkar) lanagatik, eta gaztelaniazko saiakeran Miguel Sanchez-Ostiz, "Sin tiempo que perder" (Alberdania) obragatik.

Gaztelaniazkoa eman gabe geratu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario