jueves, 28 de octubre de 2010

BERRIAK


Elkar argitaletxeak Victor Hugo (Frantzia, 1802) idazle itzaltsuaren «Kondenatu baten azken eguna» liburua aurkeztu zuen atzo, Juan Mari Agirreurretak itzulia. «Victor Hugo Euskal Herrian izan zela badakigu, eta Pasaiak bereziki liluratu zuela» dio Agirreurretak; «eta ni pasaitarra naizen aldetik egiten diodan keinu txiki bat da», bere liburu indartsua euskarara ematea


.Bestalde, Elkarrek Marliese Arold (Erlenbach, 1958) gazteentzako idazle alemaniar ospetsuaren «Ninak ospa» liburua ere aurkeztu zuen, Joxe Mari Berasategi eta Maialen Berasategik itzulia. Elkar argitaletxearen esanetan, «arin irakurri baina ezinegona sortzen dakien dramatismoaz ondutako nobela zirraragarria» da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario